Oharrak:ez dago erabilgarri
Errepublika-garaian, hala ere, Ibarran bizi izan zen, eta Tolosako La Papelera Española lantegian egiten zuen lan. EAJko afiliatua zen, eta 1936ko abuztuaren 15ean Azpeitian osatu zituzten euskal miliziekin bat egin zuen. Ordenantza izendatu zuten, eta Saseta kapitainaren esanetara aritu zen. Ondoren, teniente izendatu zuten eta Candido Sasetaren eskolta-lanetan ibili zen, Saseta Asturiasen hil zen arte. Bilbo tropa frankisten esku erortzean, 7. brigadan erroldatuta egon zen Miguel, Eusko Gudarostearen I. gorputzean teniente.
Azkenean, 1937ko abuztuaren 25ean, Kantabriako Laredo herrian harrapatu zuten eta El Duesoko espetxean sartu. Gerra-kontseiluan epaitu zuten, eta 1937ko urriaren 8an biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten, nahiz eta instrukzio-fasean Ibarrako apaizak eta Falangearen buruak auzipetuak “jokabide ona” izan zuela zioten txostenak bidali. 1938ko abuztuaren 11n Cadizko Puerto de Santa Mariako espetxera eraman zuten, eta han egon zen 1943ko abuztuan zigorra 6 urte eta egun batera jaitsi ondoren aske utzi zuten arte.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) |
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Gerra-kontseilua | 30 urte (biziarteko zigorra) | 1937-10-08 | 6 urte, 1 egun | |||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) | Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | 1938-08-11 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana