Miguel Bastarrica Gurruchaga

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Tolosa (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1911-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Metalurgialaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:25 urte. 1932eko deialdikoa.

Biografia:

Errepublika-garaian, hala ere, Ibarran bizi izan zen, eta Tolosako La Papelera Española lantegian egiten zuen lan. EAJko afiliatua zen, eta 1936ko abuztuaren 15ean Azpeitian osatu zituzten euskal miliziekin bat egin zuen. Ordenantza izendatu zuten, eta Saseta kapitainaren esanetara aritu zen. Ondoren, teniente izendatu zuten eta Candido Sasetaren eskolta-lanetan ibili zen, Saseta Asturiasen hil zen arte. Bilbo tropa frankisten esku erortzean, 7. brigadan erroldatuta egon zen Miguel, Eusko Gudarostearen I. gorputzean teniente.

Azkenean, 1937ko abuztuaren 25ean, Kantabriako Laredo herrian harrapatu zuten eta El Duesoko espetxean sartu. Gerra-kontseiluan epaitu zuten, eta 1937ko urriaren 8an biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten, nahiz eta instrukzio-fasean Ibarrako apaizak eta Falangearen buruak auzipetuak “jokabide ona” izan zuela zioten txostenak bidali. 1938ko abuztuaren 11n Cadizko Puerto de Santa Mariako espetxera eraman zuten, eta han egon zen 1943ko abuztuan zigorra 6 urte eta egun batera jaitsi ondoren aske utzi zuten arte.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Laredo (Cantabria)
  • Data: 1937-08-25

Frogaren elementuak

  • 89-37 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Los nombres de la memoria, Tolosa 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN 978-84-938635-8-6). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1937-09-24

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Matxinada militarrari atxikitzea ez dago erabilgarri Gerra-kontseilua 30 urte (biziarteko zigorra) 1937-10-08 6 urte, 1 egun [1]
Oharrak:

[1] - "que ingresó voluntario en las milicias vascas siendo nombrado teniente tomando parte en la retirada de tropas"

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria)
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz)

Frogaren elementuak

  • 89-37 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Los nombres de la memoria, Tolosa 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN 978-84-938635-8-6). - (Bibliografia).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Frogaren elementuak

  • 89-37 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • E, 5, 1; 1932. Mobilizazio militarra, 1932ko deialdia. Iturria: Tolosako Udal Artxiboa. - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Los nombres de la memoria, Tolosa 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN 978-84-938635-8-6). - (Bibliografia).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana