Francisco Baltasar Martiarena

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Pamplona/Iruña (Navarra)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1915-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Irakaslea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: IR, UGT

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Gurasoak: Ricardo Baltasar eta Francisca Martiarena

Biografia:

1915ean Iruñean jaio zen Francisco, eta Azpeitiko Enparan kalean bizi zen. Nuarbe auzoko eskolako maisua izan zen errepublika-garaian. UGTn afiliatuta
zegoen eta gerrako hainbat frontetan ibili zen Prieto infanteriako batailoian, harik eta Kantabrian atxilotu zuten arte.

1937ko azaroaren 16an Bilbora eraman zuten eta gerra-kontseiluan epaitu. 1938ko urriaren 19ko epaiaren bidez 14 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten Franciscori. Epai hartan, zuen filiazioaz eta miliziano ibiltzeaz gain, erregistroetan eta konfiskatzeetan parte hartzeaz ere akusatu zuten. Ignacio Maria eta Juan Ignacio Aizpuru anaia azpeitiarren atxiloketan parte hartzeaz ere akusatu zuten. Bitartean, Ricardo Baltasar eta Francisca Martiarena gurasoak Gironan zeuden, babes hartuta, eta ez zekiten Francisco semea non zegoen. Horregatik, desagertzearen espedientea abiarazi zuten "Pagaduría Secundaria del Ejército de Tierra" delakoan.

1939ko maiatzaren 1ean San Kristobalgo gotorlekura eraman zuten eta urrian, Urduñako kontzentrazio-esparrura. 1940ko abuztuaren 7an espetxealdi arindua jarri zioten. 

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Garbiketa batzordeak > Irakasleen garbiketa

  • Egilea: Gipuzkoako Gobernu Zibila

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • AGAko Hezkuntza saila. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Dokumentala).

Oharrak:
Nuarbe ikastetxeko irakaslea.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Data: 1937-xx-xx

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Kantabrian atxilotu zuten.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1937-11-16

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Altxamendu Militarra ez dago erabilgarri Gerra-kontseilua 14 urte 1938-10-19

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Ezkabako Gotorlekua (Iruña) 1939-05-01
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Ezkabako Gotorlekua (Iruña) Urduña Kontzentrazio-esparru egonkorra (Bizkaia) 1939-10-00

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Urduña Kontzentrazio-esparru egonkorra (Bizkaia)
  • Data: 1939-10-00 / 1940-08-07

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

  • CDMH (PS-SECCION_MILITAR_PSET,C.87,F.166). Iturria: Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala. - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • AGAko Hezkuntza saila. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Dokumentala).
  • 3230/37 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana