Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Anaiak: Lucio eta Eusebio
Lucio eta Eusebio anaiak bezala, Jose ere miliziano ibili zen Eusko Gudarosten, harik eta atxilotu zuten arte, seguru asko Kantabrian. Lehenago Azpeitia inguruan armak hartuta zaintzaldiak egiten ere aritua zen. 1938ko hasieran, Eskolapioen espetxera eraman zuten, gerra-kontseiluak epai zezan. Epaimahai militarraren arabera, Jose Azpillagak Roque Azcuerekin batera San Millan markesaren jauregiko arpilatzean parte hartu zuen, baina epaitegi hark ebatzi zuen ez zegoela behar besteko frogarik.
Hala, 1938ko uztailaren 7an, Joseren eta Roqueren aurkako auzia artxibatu zuten eta bi mutilak soldadugaien zerrenda sartu zituzten, soldadu joateko
adinean zeudelako. Era berean, beste prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten ordura arte frogatu ezin izan zituzten inputazioak argitzeko.
Joseren eta Roqueren aurkako bigarren epaiketa sumarisimoa 1939ko hasieran abiarazi zuten, eta biei lotutako auzia artxibatu zuten. “B atalean” sailkatu zituzten eta, hala, langileen batailoi batera bidali zituzten
Oharrak:
"B atalean" sailkatu zuten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | Artxibatzea | 1938-07-07 | |||||
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | Artxibatzea | ||||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana