Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Anai-arrebak: Eleuterio eta Kontxi
Indotarren senideetan zaharrena zen Roque eta ez zuen Eleuterio anaiak adinako zorterik izan Guardia Zibilak igorritako txostena zela-eta. Bilbon atxilotu zuten 1937ko ekainaren 19an eta Deustuko espetxean sartu zuten. Urte hartako abuztuaren 16an, Azpeitiko Guardia Zibilaren postutik Deustuko espetxeko Presoak Sailkatzeko Batzordeari jakinarazi zioten Roquek "jokabide txarra" izan zuela, eskuindarren aurkako konfiskatzeetan parte hartu zuela, eta eskuindarrei mehatxuak ere egin zizkiela, "Florencio Mangas Luengo, txostena sinatu zuen kaboari iritsi zitzaizkion berrien arabera".
Bilboko 14. epaitegi militarrean 1937ko irailaren 2an egindako deklarazioan Roquek ukatu egin zuen konfiskatzeetan eta atxiloketetan parte hartu izana, baina 1937ko urriaren 11ko kondena-epaiak akusazio horiek berretsi zituen. Horrez gain, epaiak zioen, Roquek aitortu zuena berretsiz, bere borondatez eman zuela Ertzaintzan izena eta EAJko afiliatua zela 1931tik. Biziarteko espetxe-zigorra ezarri zioten eta aldi batean Zornotzan eduki zuten preso. Burgosko espetxe zentralera eraman zuten ondoren. 1939ko azaroaren 1ean, Alcala de Henaresko (Madril) zigor tailerretara bidali zuten, eta 1940ko erdialdean jakinarazi zioten zigorra 12 urte eta egun batera jaitsi ziotela. 1944an behin betiko aske utzi zuten.
Oharrak:
Bizkaira joan zen ihesi.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Altxamendu Militarra | ez dago erabilgarri | Auzitegi militarra | 30 urte (biziarteko zigorra) | 1937-10-11 | 12 urte, 1 egun | 1940-xx-xx | |||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Amorebieta Espetxe Zentrala (Bizkaia) | Burgos Espetxe Zentrala-Probintziala |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Burgos Espetxe Zentrala-Probintziala | Alcalá Espetxe-tailerrak (Madrid) | 1939-11-01 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana