Oharrak:ez dago erabilgarri
Manuel 1936ko abuztu hasieran Azpeitian sortutako Euskal Milizietan sartu zen. Handik urtebetera, ziurrenik Eusko Gudarosteko gudari gisa gerrako fronte ugaritatik pasatu ostean, harrapatu egin zuten eta Medina del Rioseco-ko (Valladolid) kontzentrazio-esparrura bidali zuten. Han egon zen 1937 amaieran Ondarretako espetxera eraman zuten arten.
1938ko abenduaren 15ean Gerra Ikuskaritzak, aurretik Donostiako epaitegi militarraren instrukzioa eginda, Manuel "B atalean" sailkatzea erabaki zuen, "afiliazio separatista" eta boluntario gisa “armada gorriarekin bat egin” zuelako. Ondorioz, 1939ko uztailean, Manuel San Pedro de Cardeña-ko (Burgos) kontzentrazio-esparrura bidali zuten, eta langileen batailoian preso hartu.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Medina de Rioseco Kontzentrazio-esparrua (Valladolid) | Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1937-xx-xx |
Oharrak:
"B atalean" sailkatu zuten.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana