Oharrak:ez dago erabilgarri
Saseta batailoi nazionalistan egon zen erroldatuta. 1938ko urtarrilaren 17ko gerra-kontseiluaren
epaiaren arabera, zaintzaldiak egiten ibili zen Jesus gerra hasieran, armatuta, eta “San Millan markesaren jauregian egindako arpilatzean” ere parte
hartu zuen. Beste azpeitiar batzuk bezala, Laredon atxilotu zuten eta Lizarrako eta Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparruetan egon ondoren, langileen
37. batailoira, Sevillara, bidali zuten 1936ko azaroaren hasieran. Hilaren 25ean, hala ere, Miranda de Ebrora eraman zuten berriro eta, horregatik,
baliteke bera izatea Alanis de la Sierrako (Sevilla) tren-istripua izan zutenetako bat.
Azaroaren 26an Bilboko Eskolapioen espetxera eraman zuten gerra-kontseiluan epaitzeko, eta 1938ko urtarrilean 12 urte eta egun bateko zigorra jarri
zioten delitua leporatuta. Abuztuan Puerto de Santa Mariako espetxera bidali zuten eta abenduan Huelvakora. 1939ko maiatzetik 1941eko urtarrilaren
12ra arte Alcala de Henaresen (Madril) egon zen preso, eta urtarrilaren 12an espetxealdi arindua ezarri zioten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1938-01-17 | ||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia) | 1936-11-26 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia) | Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | 1938-08-02 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | Huelva Espetxe Probintziala | 1938-12-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Alcalá Meco Espetxe Zentrala (Alcalá de Henares, Madrid) | 1939-05-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Lizarra Espetxea (Nafarroa) | Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) | 37. Langile Batailoia (Sevilla) | 1936-11-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
37. Langile Batailoia (Sevilla) | Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) | 1936-11-25 |
Oharrak:
Laredon atxilotu zuten eta Lizarrako eta Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparruetan egon ondoren, langileen 37. batailoira, Sevillara, bidali zuten 1936ko azaroaren hasieran.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana