José Arruti Lizarralde

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Orio (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Ebanista
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Zurgin lanetan aritu zen altxatutakoak Azpeitian sartzear ziren arte. 1936ko irailaren 19an Bilbora egin zuen ihes eta ondoren Itxarkundia batailoian sartu eta hainbat zerbitzu osagarritan ibili zen lanean, gerrako fronte batean eta bestean. 1937ko abuztuaren 25ean Laredon atxilotu zuten, eta handik gutxira Lizarrako kontzentrazio-esparrura eraman zuten.

Azaroaren 1etik 6ra bitartean Miranda de Ebron egon zen preso, eta badirudi handik Sevillara eraman zutela, langileen batailoi espezializatu batera. Hala ere, azaroaren 25ean berriro eraman zuten Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparrura eta, jarraian, Lizarrakora. Andaluziara eraman eta handik hain denbora gutxira itzuli zenez, baliteke bera izatea Alanis de la Sierran (Sevilla) istripua izan zutenetako bat. 1937ko azaroaren 19an izan zen istripua eta 57 euskal preso hil ziren.

1937ko urrian urgentziazko prozedura sumarisimo bat abiarazi zuten 13 lagunen aurka, eta tartean zen Jose. Urte hartako abenduaren 3an instrukzioepaile militarraren aurrean aitortu zuen EAJko afiliatua zela, gerra hasitakoan Azpeitia inguruko errepideetan zaintzaldiak egin zituela armatuta, eta Itxarkundia batailoian bere borondatez eman zuela izena. Hala ere, ukatu egin zuen konfiskatzeetan parte hartu izana eta "persona eskuindarrik" salatu izana, Azpeitiko Guardia Zibilaren txostenak zioenaren aurka.

Hori guztia aintzat hartuta, auzipetu guztien aurka abiarazitako auziak artxibatzea erabaki zuten 1938ko urtarrilaren 14an, Santillana del Mar (Kantabria) herriko lagun baten eta Joseren aurkakoak izan ezik. 3. gerra-kontseiluaren erabakiaren arabera, Guardia Zibilak telegrafoz bidalitako txostenetako informazioa sakondu egin behar zen, “zehaztu egin behar zen nor jazarri zuen eta nor salatu zuen”. Hala ere, hurrengo hilabeteetan Falangeren Azpeitiko bulegoak, Azpeitiko Udalak eta Guardia Zibilak bidalitako txostenetan ez zioten eskaera horri erantzun eta auzipetua "separatista grinatsua" zela eta armak hartuta zaintzaldiak egiten ibili ondoren Bilbora ihes egin zuela, besterik ez zuten adierazi.

Azkenean, 1939ko urtarrilaren 12an, 6. Erregioko Gerra Ikuskariak 500 pta-ko isuna ezarri zion eta aske utzi zuten. Hilaren 25ean atera zen Eskolapioen kartzelatik eta handik gutxira, martxoaren 2an, Azpeitiko ordezko epaileak, Silvestre Otamendik, Josek zer ondasun zuen aztertu zuen, ondoren, ondasun haiek bahitzeko. Eliz kaleko etxebizitza bahituta isuna ordainarazi nahi zioten, baina etxebizitza hura hipotekatuta zegoen. Kaudimengabe deklaratu zuten eta 1939ko uztailaren 8an, 500 pta-ko isunaren ordez, ehun eguneko espetxe-zigorra ezartzea erabaki zuten agintari militarrek. Abuztuaren 20an utzi zuten behin betiko aske.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-19

Frogaren elementuak

  • "Azpeitia 1936-1945" (Buces, J). Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Laredo (Cantabria)
  • Data: 1937-08-25

Frogaren elementuak

  • "Azpeitia 1936-1945" (Buces, J). Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Lizarra iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Nafarroa)
  • Data: 1937-09-00

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Lizarra iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Nafarroa) Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) 1937-11-01
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) Automo. Berreskuratze Batailoia (Sevilla) 1937-11-06 1937-11-00
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Auto Berreskuratze 2. Batailoia (Sevilla) Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) 1937-11-25
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Miranda de Ebro iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) Lizarra iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Nafarroa) 1937-12-00

Frogaren elementuak

  • Sailkatze Batzordearen akta, TMT4. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Balorazio Batzorde Akta).
  • "Azpeitia 1936-1945" (Buces, J). Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Espetxe-fitxa, AGA. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Oharrak:
1937ko abuztuaren 25ean Laredon atxilotu zuten, eta handik gutxira Lizarrako kontzentrazio-esparrura eraman zuten. Azaroaren 1etik 6ra bitartean Miranda de Ebron egon zen preso, eta badirudi handik Sevillara eraman zutela, langileen batailoi espezializatu batera. Hala ere, azaroaren 25ean berriro eraman zuten Miranda de Ebroko kontzentrazio-esparrura eta, jarraian, Lizarrakora.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1937-10-00 / 1938-01-14

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua Artxibatzea 1938-01-14 [1]
Oharrak:

[1] - Azkenean, 1939ko urtarrilaren 12an, 6. Erregioko Gerra Ikuskariak 500 pta-ko isuna ezarri zion eta aske utzi zuten.

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia) 1939-01-25

Frogaren elementuak

  • Bizkaia 1629/37 kausa, TMT4. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • "Azpeitia 1936-1945" (Buces, J). Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • "1936ko gerraren ubera Orion. Gerra bat barruan dugula" (Iturain Azpiroz, I.). Iturria: Bibliografia. (Ref. pp. 27,48). - (Bibliografia).
  • Espetxe-fitxa, AGA. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Ondasunen konfiskazioak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1939-03-02

Frogaren elementuak

  • "Azpeitia 1936-1945" (Buces, J). Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Erantzukizun Politikoen Espedientea, AGA. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). (Ref. exp. 75/262). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).

Oharrak:
Martxoaren 2an, Azpeitiko ordezko epaileak, Silvestre Otamendik, Josek zer ondasun zuen aztertu zuen, ondoren, ondasun haiek bahitzeko. Eliz kaleko etxebizitza (Soquinga) bahituta isuna ordainarazi nahi zioten, baina etxebizitza hura hipotekatuta zegoen.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Aginte militarra
  • Data: 1939-07-08 / 1939-08-20

Frogaren elementuak

  • "Azpeitia 1936-1945" (Buces, J). Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Kaudimengabe deklaratu zuten eta 1939ko uztailaren 8an, 500 pta-ko isunaren ordez, ehun eguneko espetxe-zigorra ezartzea erabaki zuten agintari militarrek. Abuztuaren 20an utzi zuten behin betiko aske.

Frogaren elementuak

  • Bizkaia 1629/37 kausa, TMT4. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Sartutakoak-1616, CDMH. Iturria: Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala. - (Agiritegi-dokumentua).
  • Sailkatze Batzordearen akta, TMT4. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Balorazio Batzorde Akta).
  • "1936ko gerraren ubera Orion. Gerra bat barruan dugula" (Iturain Azpiroz, I.). Iturria: Bibliografia. (Ref. pp. 27,48). - (Bibliografia).
  • "Azpeitia 1936-1945" (Buces, J). Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Erantzukizun Politikoen Espedientea, AGA. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). (Ref. exp. 75/262). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Espetxe-fitxa, AGA. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana