Vicente Arruti Lapeira

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: ez dago erabilgarri
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1916-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Fakturatzaile baimendua
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

EAJko militantea izan zen 1932tik. Gerra hasi ondoren, kopiatzaile-lanetan aritu zen Hornidura Batzordean, 1936ko irailaren 26an Itxarkundia batailoira boluntario joan zen arte. Sukaldari-lanetan aritu zen batailoian. Presoak Sailkatzeko Lizarrako Batzordearen aurrean egin zuen deklarazioan adierazi zuen gerrako hainbat frontetan ibili zela (Villarreal, Durango, Miravalles...) 1937ko abuztuaren 25ean Laredon atxilotu zuten arte.

1937ko irailean, Lizarrako espetxean zegoen preso eta, ondoren, bere aurka abiarazitako gerra-kontseilu baten harira, Bilboko Eskolapioetara eraman zuten. Instrukzio-fasean Eusebio Altuna eta Juan Jose Garmendia azpeitiarren idatzi bat dago jasota, Falangearen Azpeitiko buruak ziurtatua. Idatzi horretan dago azalduta Vicente "katoliko praktikantea" zela eta EAJkoa izan arren, ez zuela "inolako jarduera politikorik" egin. Azkenik, 1938ko otsailaren 17an, gerra-kontseiluak erabaki zuen Vicenteri eta auzi bereko beste auzipetu batzuei egotzitako gertaerak, ez zutela “zigortzeko adinako garrantzirik”. Hala ere, “auzipetuak `Causa Nacional´ esaten ziotenaren aurkakoak zirela eta B atalean sailkatu zituzten”.

Vicente, gainera, Urolako treneko fakturatzaile-lanpostutik bota zuten 1936ko irailaren 20an, "lanpostua bertan behera uzteagatik”. 1979ko apirilaren 24an berronartu egin zuten eta borondatezko erretiroa hartu zuten laneko amnistiari buruzko 1977ko urriaren 15eko 46/1977 Legearen harira.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Garbiketa batzordeak > Estatuko, probintziako eta toki-administrazioko garbiketa

  • Egilea: Trenbideen Errejimentuko Buruzagitza
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1936-09-20 / 1979-04-24

Frogaren elementuak

Oharrak:
1979ko apirilaren 24an berronartu egin zuten eta borondatezko erretiroa hartu zuten laneko amnistiari buruzko 1977ko urriaren 15eko 46/1977 Legearen harira.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Laredo (Cantabria)
  • Data: 1937-08-25

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Lizarra Espetxea (Nafarroa)Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia)1937-09-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia)
  • Data: 1937-10-00 / 1938-02-17

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
ez dago erabilgarriGerra-kontseiluaArtxibatzea1938-02-17

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Langileen batailoia

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1938-02-17

Frogaren elementuak

  • Sailkatze Batzordearen akta. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Balorazio Batzorde Akta).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
"B atalean" sailkatu zuten.

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana