José Antonio Arruti Garagarza

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1904-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Elektrikaria
  • Rola: Zinegotzia
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Urrestillakoa zen Jose Antonio eta zinegotzi abertzalea izan zen errepublika-garaian, 1933ko apirileko hauteskundeetan 360 boto lortu ondoren. 1937ko irailaren 6an, Santoñan, epaimahai militar baten aurrean egin zuen deklarazioaren arabera, Azpeitira etorritako CNTren patruila bateko kideek "behartu" egin zuten herritik joatera. Lehenago, 1937ko maiatzean, Bilboko Ertzaintzaren sail motorizatuan aritzeko boluntario aurkeztu zuen bere burua. Lanbidez elektrikaria zenez, “elektrikari-lanak egin zituen eztanda-motorrekin eta motozikletekin”. Ondoren, altxatutako tropak aurrera zihoazela ikusita, Karrantzara joan zen bizitzera eta, ondoren, Kantabriara.

1937ko abuztuaren 27an Santoñan atxilotu eta El Duesoko espetxean sartu zuten. Ondoren, prozedura sumarisimo bat abiarazi zuten Jose Antonioren aurka eta urte hartako irailaren 8an, 12 urte eta egun bateko espetxealdi txikiko zigorra jarri zioten, "matxinadari laguntzearen delitua" leporatuta. 1938ko abuztuaren 24an Cadizko Puerto de Santa Maria espetxera iritsi zen eta han egon zen 1940ko apirilaren 2ra arte, Valladolideko espetxera eraman zuten arte, alegia.

1943an Zigorrak Aztertzeko Batzordeak 3 urtera jaitsi zion espetxe-zigorra eta, hala, aske utzi zuten. Aipagarria da Jose Antonioren aurka egindako gerra- kontseiluaren dokumentazioan ez dagoela Jose Antonioren deklarazioaz gain beste frogarik; hau da, ez dago hura errudun egiten duen beste txostenik. Are gehiago, ez dago iraganean zinegotzi nazionalista izan zela dioen aipamenik. Hala, Zigorrak Aztertzeko Batzordeak zigorra aldatzeko proposamenean honako hau adierazi zuen: “ezin zela zehaztu zer ekintza egin zuen, auziaren informazioa galdu egin zelako eta epai-lekukotzarekin bakarrik aztertu zutela”.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1937-06-00

Frogaren elementuak

Oharrak:
Altxatutako tropak aurrera zihoazela ikusita, Karrantzara joan zen bizitzera eta, ondoren, Kantabriara.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria)
  • Data: 1937-08-27

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Santoñako Plaza (Santoña, Cantabria)
  • Data: 1937-09-00 / 1937-09-08

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Matxinada militarrari laguntza ez dago erabilgarri Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua 12 urte, 1 egun 1937-09-08 3 urte 1943-xx-xx [1]
Oharrak:

[1] - 1943an Zigorrak Aztertzeko Batzordeak 3 urtera jaitsi zion espetxe-zigorra eta, hala, aske utzi zuten.

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) 1938-08-24
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) Valladolid Espetxe Probintziala 1940-04-02

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • EGAÑA, I. (Zuz.): 1936, Guerra Civil en Euskal Herria. 8t. (2004). Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).
  • AIZPURU MURUA, M.: Antzinako Azpeititik Azpeiti berrira (2010).. Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).
  • 19/37 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana