Pedro Arrue Larrañaga

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Merkataria
  • Rola: Udal-diruzaina
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:30 urte zituen 1937an

Biografia:

Eusko Alderdi Jeltzaleko militantea eta lanbidez merkataria zen Pedro. Azpeitiko Udal Batzordeko diruzaina izan zen errepublika-garaian eta, ondoren, Defentsa Batzordearen mendeko Hornidura Batzordeko kide.

1936ko irailaren 20an Bilbora egin zuen ihes eta soldadutzara deitu zutenean, Eusko Gudarostean sartu zen. Ikusmen-desgaitasunak zituenez, zerbitzu osagarrietan aritu zen, harik eta 1937ko abuztuaren 24ean Santoñan atxilotu zuten arte. 1937ko irailean Azpeitira eraman zuten eta Guardia Zibilaren aurrean deklaratu zuen, Donostiako epaitegi militar batean bere aurka abiarazi zuten urgentziazko prozedura sumarisimo baten harira.

Auzi-ikerketen baitan jaso zituzten Azpeitiko hainbat herritar esanguratsuk Pedro errudun jotzeko egindako adierazpenak; hala nola Ignacio Echeverria Altamira (alkate 1952tik 1961era) orduko Falangeren buruarenak, Roque Astigarraga, Cruz Maria Echeverria Taberna, Casto Orbegozo Embil eta Jose Azpiazu Echanizenak. Adierazpen guztietan saiatu ziren Pedrok Azpeitiko Defentsa Batzordean izandako zereginari garrantzia ematen, batez ere konfiskatzeei eta atxiloketei buruzko erabakietan zeregin garrantzitsua izan zuela esanez. Gregorio Segurolarekin batera Guardia Zibilaren kuartelean eginiko arma konfiskatzean parte hartu zuela dioen akusazioa aipagarria da. Pedrok eta Gregoriok linea-buruari “Azkoitikomendekoei gerra-egoera deklaratzen uzteagatik” bidalitako protesta aipatzen zuen akusazio hark.

Ondarretako espetxean sartu zuten eta 1938ko uztailaren 21ean berriro egin zuen deklarazioa Pedrok. 1937ko irailean bezala, onartu zuen Hornidura Batzordean parte hartu zuela baina ukatu egin zuen Batzordean erabakiak hartzen parte hartu zuenik, eta Guardia Zibilaren kuartela armagabetzean inolako ardurarik izan zuenik. Azkenean, 1938ko azaroaren 26an, 2 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten “matxinada militarra egiteko proposamena” egitearen delitua leporatuta. 1939ko otsailean utzi zuten aske.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-20

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Ikusmen-desgaitasunak zituenez, zerbitzu osagarrietan aritu zen, harik eta 1937ko abuztuaren 24ean Santoñan atxilotu zuten arte.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Santoña (Cantabria)
  • Data: 1937-08-24

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1937-09-00 / 1938-11-26

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Matxinada militarrerako proposamena Azpeitia (Gipuzkoa) Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua 2 urte 1938-11-26

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana