Francisco Arrue Larrañaga

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1915-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

1931tik Francisco Azpeitiko batzokira joan ohi izaten zen. Gerra hasi zenetik Azpeitia matxinatuen eskuetan erori zen arte, Franciscok zaintzaldi armatuak egin zituen inguruko hainbat menditan. Herritik alde egin ondoren, Loyola batailoian eman zuen izena boluntarioki, gerra fronte batzuetara trasladatuz. Mailaz igo eta kabo izendatu zuten Otxandion, eta Turtziozen sarjentu.

1937ko abuztuaren 25ean Laredon atxilotu zuten eta, ondoren, Aranda del Dueroko (Burgos) kontzentrazio-esparrura eraman zuten. 1937ko urriaren 22an Azpeitiko Guardia Zibilaren komandante Florencio Mangas Luengok idatzi bat bidali zion Presoak Sailkatzeko Aranda del Dueroko Batzordeko presidenteari, eta Franciscoren aurrekariak azaldu zizkion: EAJko militantea zela, konfiskatzeetan eta atxilotzeetan parte hartu zuela, eta bere borondatez miliziano ibili zela azalduz.

Horren harira, Ondarretako espetxera eraman zuten Francisco 1939ko hasieran, gerra-kontseiluak epai zezan. 1939ko urtarrilaren 31n Roque Astigarraga Azpeitiko alkateak eta otsailaren 11n Hilario Bereciartua Azpeitiko Falangeren tokiko buruzagiak Francisco errudun jotzen zuten txostenak bidali zituzten epaitegira, 1937ko urrian Florencio Mangasek eginiko akusazioekin bat eginez. Horrez gain, lekukoen zerrenda bat ere bidali zuten. Zerrendan zeuden Donato Aresti, Galo Barrena eta 1936ko abuztuan eta irailean ustez Franciscok egindakoen kalteak jasan zituzten San Ignacio Tertzioko hainbat herritar. 1939ko otsailetik abuztura bitartean deklaratu zuten lekuko guztiek, baina inork ere ezin izan zuen berretsi Francisco izan zenik atxiloketetan parte hartu zuena, ezta konfiskatzeetan –Galo Barrenaren etxean eta Zuazo jauregian– parte hartu zuela zioten "arruetar hura" zenik ere.

1939ko urriaren 20an auzia behin-behinean artxibatu zuten, ezin izan baitzituzten "egozten zizkioten karguak justifikatu". Hurrengo egunean behin betiko aske utzi zuten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Laredo (Cantabria)
  • Data: 1937-08-25

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Aranda de Duero iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos)
  • Data: 1937-09-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1939-xx-xx / 1939-10-20

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
ez dago erabilgarriGerra-kontseiluaArtxibatzea1939-10-20

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana