Oharrak:ez dago erabilgarri
Felicitas 1937ko uztailaren hasieran atxilotu zuten eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Atxiloketa Aniceto Arrue eta Santos Beldarrainek jarritako salaketaren ondorioz izan zen.
Itxuraz biak joan ziren Felicitasek Jesus Alberdi albaitariari zor zion faktura bat kobratzera, eta eztabaida sortu zenean, Felicitasek Santos Beldarrain kobratzaileari leporatu zion errekete batekin joan izana (Aniceto Arrue). Salatzaileen arabera, Felicitasek erreketeari mespretxua erakutsi zion, haren amak auzipetuarekin zorrak zituen, eta "Mugimendu Nazionala ren aurka hitz egiten zuen".
Ondarretara eraman ostean, Roque Astigarragak eta Julian eta Casto Orbegozo anaiek egin zuten txostena. Bertan, Felicitas "nazionalista asaldatua eta propagandista" zela zioten. Era berean, epaile militar instruktoreari gogorarazi zioten aurretik Azpeitiko komandante militarrak (Emilio Gomez del Villar) isuna jarri ziola “`Glorioso Movimiento´ delakoaren aurkako adierazpenak” egiteagatik. Hala ere, hainbat lekukok, esaterako Miguel Arteche, Jose María Aguirre, Segunda Emparan edo Natalio Ibarrak aitortu zuten Felicitasen alde, eta haren inguruan esan zuten "Causa Nacional delakoaren jarraitzailea zela" zela, eta “Fronte Popularrak jazarritako pertsonei” lagundu ziela. Kontrakoa esan zuen Carmen Loinazek. Tropa matxinatuak sartu zirenean, bando batean argitaratu zen moduan, saltokian metatutako jangaiak Felicitasek ez zituela udalean entregatu adierazi zuen.
Edonola ere, Guardia Zibilaren eta Falangearen salaketak Felicitas ideologia nazionalistakoa zela esatera mugatu ziren, “gorrien nagusitasuneko garaian ekintzarik ez zuela egin adierazi” zuten. Hala, 1938ko urtarrilaren 22an, baldintzapean aske utzi zuten, baina abuztuan, Gerra Ikuskaritzak Felicitasen aurka urgentziazko prozedura sumarisimoa irekitzea erabaki zuen, epaile instruktoreak aurretik uste izan zuen arren prebentzioz espetxean egondako denborak kitatzen zuela izan zezakeen isuna.
Beraz, 1938ko bigarren seihilekoan, Felicitas berriz ikertu zuen Donostiako epaitegi militarrak, eta ziurrenik espetxeratu egingo zuten. Azkenik, 1939ko martxoaren 7an, Felicitas absolbituta geratu zen; epai hori apirilean berretsi zuen Gerra Ikuskaritzak.
Oharrak:
Baldintzapeko askatasunean geratu zen.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra Auditoretza | Absoluzioa | 1939-03-07 | [1] | ||||
Oharrak: [1] - 1938ko abuztuan, Gerra Ikuskaritzak Felicitasen aurka urgentziazko prozedura sumarisimoa irekitzea erabaki zuen, epaile instruktoreak aurretik uste izan zuen arren prebentzioz espetxean egondako denborak kitatzen zuela izan zezakeen isuna. |
Oharrak:
1938ko bigarren seihilekoan, Felicitas berriz ikertu zuen Donostiako epaitegi militarrak, eta ziurrenik espetxeratu egingo zuten. Azkenik, 1939ko martxoaren 7an, Felicitas absolbituta geratu zen; epai hori apirilean berretsi zuen Gerra Ikuskaritzak.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana