José María Aranguren Odriozola

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1907-xx-xx
  • Heriotza-data: 1938-03-11
  • Lanbidea: Bernizatzailea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: UGT

Oharrak:Jose Iturzaeta altzari-fabrikako bernizatzailea zen Bere borondatez azaldu zen tropa frankisten aurrera Santanderreko zezen-plazan, 1937ko abuztuaren 26an.

Biografia:

 Jose Mariari buruzko lehen aipamena 1934koa da. Jose Iturzaeta altzari-fabrikako bernizatzailea zela dago jasota(*). 1936ko otsailean UGTn afiliatu zen eta Gerra Zibila hastean, zaintza-lanak egin zituen, atzeguardian, eta horretan aritu zen UHP batailoian sartu zen arte.

      Hainbat frontetan aritu zen borrokan Santander erori arte, eta bere borondatez azaldu zen tropa frankisten aurrera Santanderko zezen-plazan, 1937ko abuztuaren 26an. 1937ko irailean urgentziazko prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten Jose Mariaren aurka, eta Guardia Zibilaren Azpeitiko komandantziara eraman zuten 1937ko urriaren 18an. Hurrengo egunean, Roque Astigarragak eta Ignacio Echeverriak, Azpeitiko alkatea eta Falangeren ordezkaria hurrenez hurren, Jose Mariaren aurkako akusazio-adierazpenak egin zituzten, eta «oldarkor eta biraogiletzat» akusatu zuten. Akusazio horiez gain, Azpeitiko parrokiako apaiz-lagunkideak (Casiano Garayalde) jakinarazpen bat igorri zuen Jose Mariari buruz, esanez «apaizen eta eskuindarren aurka nabarmen aritzen zela hizketan». Agiri horietan esaten zuten auzipetuak udalerriko pertsona eskuindarrak jazarri zituela, tartean akusatuaren hainbat familiako kide karlista eta Roque Astigarraga bera ere bai. Hainbat konfiskatzetan parte hartzeaz ere akusatu zuten; adibidez, Urrestillan, «Zuazoren alargunaren» etxean egindako konfiskatzean. Horrez gain, herriko guardia zibilen armagabetzean eta atxiloketan ere parte hartu zuela adierazi zuten.

      Urriaren 21ean Florencio Mangas Luengo Guardia Zibileko kaboak galdekatu zuen, eta berretsi zuen UGTko afiliatua zela eta gerrako hainbat frontetan ibili zela UHP batailoiko miliziano, baina ukatu egin zituen Roque Astigarraga eta Ignacio Echeverriak eginiko gainerako akusazioak. Santoñara eraman zuten berriro, eta azaroaren 10ean Jose Mariak epaile militar baten aurrean berretsi zuen Azpeitiko Guardia Zibilaren kuartelean egindako deklarazioa. 1937ko abenduaren 1ean, ordea, Jose Mariaren aurka eginiko akusazio guztiak aintzat hartuta, heriotza-zigorra jarri zioten, «matxinadarekin bat egitearen» delitua leporatuta. Hala, 1938ko martxoaren 11n hil eta ehortzi zuten Derioko hilerrian(*).

      1938ko abenduaren 13an Donostiako 2. auzitegi militarrak urgentziazko beste prozedura sumarisimo bat abiarazi zuen hilabete batzuk lehenago fusilatu zuten azpeitiar haren aurka. Instrukzio hartan, aurreko gerra-kontseiluan erabilitako akusazio-adierazpenak berriro ateratzeaz gain, 1938ko hasieratik aurrera Falangeren tokiko buruzagi berria izan zen Hilario Bereciartuaren idatzia ere sartu zuten, aurretik egindako inputazioak nabarmenduz. 1940ko ekainaren 4an, gerra-kontseiluan, Donostian, auzia artxibatzea erabaki zuten auzipetua hila zelako(*).

      Jose Maria ezkongabea zen eta Landeta baserrian bizi zen. 1907an jaioa zen eta 30 urte zituela fusilatu zuten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Santoñako zezen plaza
  • Data: 1937-08-00 / 1937-12-01

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Santoñako zezen plazaAzpeitia Partidu Espetxea (Gipuzkoa)1937-10-18
Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Azpeitia Partidu Espetxea (Gipuzkoa)Santoña (Cantabria)

Frogaren elementuak

Oharrak:
1937ko irailean urgentziazko prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten Jose Mariaren aurka, eta Guardia Zibilaren Azpeitiko komandantziara eraman zuten 1937ko urriaren 18an. Hurrengo egunean, Roque Astigarragak eta Ignacio Echeverriak, Azpeitiko alkatea eta Falangearen ordezkaria hurrenez hurren, Jose Mariaren aurkako akusazio-adierazpenak egin zituzten eta "oldarkor eta biraogiletzat" akusatu zuten. Akusazio horiez gain, Azpeitiko parrokiako apaiz-lagunkideak (Casiano Garayalde) jakinarazpen bat igorri zuen Jose Mariari buruz, esanez "apaizen eta eskuindarren aurka nabarmen aritzen zela hizketan". Agiri horietan esaten zuten auzipetuak udalerriko pertsona eskuindarrak jazarri zituela, tartean akusatuaren hainbat familiako kide karlista eta Roque Astigarraga bera ere bai. Hainbat konfiskatzetan parte hartzeaz ere akusatu zuten; adibidez, Urrestillan, "Zuazoren alargunaren" etxean egindako konfiskatzean. Horrez gain, herriko guardia zibilen armagabetzean eta atxiloketan ere parte hartu zuela adierazi zuten.

Gizateriaren aurkako krimena, erailketarena > Exekuzio sumarisimoak: heriotza-zigorra

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga)
  • Data: 1938-03-11
  • Non lurperatua: Vista Alegre Hilerria (Derio, Bizkaia)
  • Lurperatze-data: 1938-03-11
  • Berrehorzte-data: 1950-01-10

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Matxinada militarrari atxikitzeaez dago erabilgarriLarrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Auzitegi militarraHeriotza zigorra1937-12-01

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Santoña (Cantabria)Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga)

Frogaren elementuak

Oharrak:
Santoñan kondenatua. Bilbora eraman zuten exekutatua izateko.

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana