Demetrio Navallas Artieda

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: ez dago erabilgarri
  • Jaioteguna: 1897-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Jostuna
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Emaztea: Maria Usaz Alabak: Maria Salome eta Rosario

Biografia:

Demetrio Sanguesan ezkondu zen 1925ean, Oliteko emakume batekin, María Usaz-ekin. Bi alaba izan zituzten, María Salomé eta Rosario.

Bigarren errepublika garaian Demetrio Iruñeako Calceteros kaleko 6. zenbakian bizi zen. Lanbidez jostuna zen, eta Izquierda Republicana-ko atezaina.

1936ko uztailaren 19an Iruñeako espetxe probintzialean espetxeratua izan zen, nongo erregistro liburuan Demetrio 1937ko martxoaren 15ean espetxetik atera zela agertzen den. 1978. urtean Jimeno Jurio historialariari Demetrioren alabetako batek kontatu zionez, zortzi edo bederatzi hilabetez espetxean eduki ondoren exekutatua izan zen, erregimen faxistaren gorespenerako egindako ospakizun batekin kointziditu zuelarik.

Konkretuki, senitarteko honek exekuzio data posibletzat 1937ko maiatzaren 7a eman zuen. Bestalde, Iruñeako erregistro zibilean heriotza akta bat ageri da, 1981eko urriaren 8an datatua, Iruñeako lehenengo instantziako epaitegiaren aginduz.

Heriotza ziurtagiri honetan ez dira ageri heriotza kausak, baina heriotza hau 1936ko abuztuaren 15ean gertatu zela dio, Iruñeako "vuelta del Castillo"n.

Jakina da leku horretan hainbat pertsona izan zirela exekutatuak, horien artean Ataungo bizilagun José Apaolaza Mugica eta Pedro Basurto Querejeta, biak Ezkabako gotorlekuan espetxeratuak izan ostean, eta abuztuaren 27an matxinada militarraren delitupean heriotza zigorrera sententziatuak izan ondoren. Beren exekuzioak 1936ko irailaren 3an gertatu ziren, baita ere "vuelta del Castillo y puerta de socorro"n, zeinagatik Demetrioren exekuzioa aipatutako Ataungo bizilagunen gertaera berdintsuen ondoren gertatu ahal izan zitekeen.

Dena dela, Demetrio espetxean hainbat hilabetez egon zenaren egiaztapenak, Iruñeako espetxeko erregistro liburuan eta Jimeno Juriok eskuratutako datuetan ikus daitekeenez, Demetrioren exekuzioa 1937. urteko erdialdean gertatu zenaren ustera eramaten gaitu, eta bere heriotzaren inguruko ziurtagirian agertzen den informazioa, zeinak 1936ko abuztuan izan zela dioen, familiako ahozko transmisioaren errore edo konfusio bat dela, gertakarien urruntasunaren ondorioz.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Iruña Espetxe Probintziala (Nafarroa)
  • Data: 1936-07-19 / 1937-03-15

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, erailketarena > Epaiketaz kanpoko exekuzioak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Iruña
  • Data: 1937-05-07

Frogaren elementuak

  • Jimeno Jurioren fondo dokumentala. Iturria: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Nafarroako Artxibo Orokorra. Iturria: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. - (Agiritegi-dokumentua).
  • EZ. (T.00023;204. orr). Iturria: Iruñako Erregistro Zibila. - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
1978. urtean Jimeno Jurio historialariari Demetrioren alabetako batek kontatu zionez, zortzi edo bederatzi hilabetez espetxean eduki ondoren exekutatua izan zen, erregimen faxistaren gorespenerako egindako ospakizun batekin kointziditu zuelarik.

Frogaren elementuak

  • Jimeno Jurioren fondo dokumentala. Iturria: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Nafarroako Artxibo Orokorra. Iturria: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. - (Agiritegi-dokumentua).
  • EZ. (T.00023;204. orr). Iturria: Iruñako Erregistro Zibila. - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana