Oharrak:Damaso Azcue enpresan lanean aritu zen
Familia-harremanak:Anaia: Francisco
Oharrak:
Azpeititik 1936ko irailean ihes egin ostean, Bizkaian Intendencia Militar delakoaren batailoi batean erroldatuta geratu zen.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Medina de Rioseco Kontzentrazio-esparru egonkorra (Valladolid) | Burgos Espetxe Zentrala-Probintziala | 1939-06-00 | 1940-xx-xx |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Oharrak:
Anaiak ez bezala, 1940ko urtarrilaren 22ko data zuen Pedroren erregugutunak ez zuen behin-behineko askatasuna eskatzen, Ondarretako espetxera eramateko besterik ez zuen eskatzen. Bitartean, Donostiako 7. epaitegi militarrak instrukzioarekin jarraitu zuen. Kasu honetan ere Falangeko militante ziren azpeitiar ugarik abala eman zuten auzipetuaren alde, Guardia Zibilaren
txostenek militante nazionalista gisa zituen aurrekariak nabarmendu zituzten arren. Alkatetzatik
Roque Astigarragak emandako datuetako bat nabarmentzen da: “Kontzentrazio esparruan egonda, aitari euskarazko gutuna idatzi zion Espainiarekiko kontzeptu eta esaldi iraingarriekin”. Azkenean, 1940ko maiatzaren 9an auzia artxibatu egin zuten eta “auzipetua behin betiko aske geratu zen”.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana