Oharrak:ez dago erabilgarri
Anastasio 1933ko apirileko udal-hauteskundeetan hautagai errepublikarra izan zen, baina lortutako 20 boto eskasek ez zioten balio izan ordezkaritzarik lortzeko. Gerora, gerra hasi ostean, Azpeitiko Defentsa Batzordeko kide izan zen herritik ihes egin eta Eusko Gudarostean sartu zen arte.
1938ko maiatzean, Donostiako epaitegi militar batek Anastasioren galdeketa eskatu zuen, haren izena María Altuna Astigarraga eta Gloria Zabaleta Olazabal azpeitiarren aurkako prozesu sumarisimoan aipatu zelako. Galdetegi batean planteatu zitzaizkion galdera batzuen harira, Anastasiok zuzenean salatu zituen María eta Gloria, eta egozten zizkieten oilo-lapurretetan parte hartu zutela esan zuen. Era berean, deklaratzaileak auzipetuez zer iritzi zuen galdetutakoan, Anastasiok erantzun zuen biak zirela “euskal nazionalista sutsuak, hasieratik gorriseparatisten zerbitzura jarri zirenak”.
Oharrak:
Bizkaira ihes egin zuen.
Oharrak:
Kantabrian atxilotu zuten eta El Duesoko kartzelan sartu zuten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari atxikitzea | ez dago erabilgarri | Auzitegi militarra | 30 urte (biziarteko zigorra) | 1937-12-09 | [1] | ||||
Oharrak: [1] - Santoñako plazan bertan, 1937ko abenduaren 9an, ustezko “matxinadarekin bat egitea”ren delituagatik espetxealdi handiko 30 urteko kondena jarri zioten. |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) | Alcalá Espetxe-tailerrak (Madrid) | 1939-11-15 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana