Oharrak:Huts egindako estatu-kolpearen ostean, eta Gerra Zibila hasi ostean, Marcelinok, epaitegi militarren aurrean egindako aitorpenaren arabera, parte hartu zuen armak hartuta egindako zaintzaldietan, konfiskatzeetan eta Defentsa Batzordearen aginduz Azpeitian egin ziren atxiloketa batzuetan.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Aranda de Duero iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Burgos) | Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia) | 1938-xx-xx |
Oharrak:
1937ko urrian "C atalean" sailkatu zuen Aranda del Dueroko Presoak Sailkatzeko Batzordeak, Azpeitiko Guardia Zibilaren txostena jaso ostean. Izan ere "oso arriskutsutzat" izendatzen zuen txostenean.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1938-07-07 | 7 urte | 1943-xx-xx | [1] | |
Oharrak: [1] - 1938ko maiatzaren 19an, Marcelinok berretsi egin zuen epaile instruktorearen aurrean 1937ko urrian egindako aitorpena, eta aitortu egin zuen militantzia nazionalista, Zelaieta eta Rekalde baserrietan eta Urrestillako beste hainbatetan egindako konfiskatzeetan parte hartu zuela, bi lagun atxilotu zituztela eta, azkenik, gerra-frontean ibili izana. Marcelinok ukatu zuen gauza bakarra izan zen eskuineko pertsonak jazarri edo salatu izana, Galo Barrenaren bilaketa eta atxiloketa-saiakerarekin lotzen zuten salaketei aipamen garbia eginez. 1944 hasieran zaintzapeko askatasunean geratu zen. |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
San Cristobalgo Espetxea (Iruña) | 1939-11-00 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
San Lorenzo de el Escorial Espetxea (Madril) |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Oharrak:
Apirilean Bilboko 12. Epaitegi militarrera Falangearen tokiko buruzagitzaren eta Azpeitiko alkatetzaren txostenak iritsi ziren. Era berean, Urrestilla eta Aratz-Erreka auzoetako 14 bizilagunen aitorpenak bidali ziren. 1936ko uztailaren amaieratik behien konfiskatzeetan lekuko izan ziren bizilagun horiek, eta konfiskatzeak egin zituzten miliziano taldeko kide izango zen Marcelino.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana