Gaudencio Arregui Ventura

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1895-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Albaitaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Albaitaritzako udal-ikuskaria izan zen 1918tik altxatutako tropak herrian sartu ziren arte. 1936ko irailaren 20an bertan egin zuen ihes.

Badirudi, 1937an behin-behineko espetxealdian zegoela, "mehatxuak egin zituela herriaren aurka, alkatearen eta herritar guztien aurka, marxisten garaipena iristen zenerako, esanez ez zuela zalantzarik egun hura iritsiko zela eta lehen aukera izan bezain laster gorrien eremura igarotzeko asmoa zuela”. Garai berean, kontu horiek berriro esan zizkion espetxeko beste kide bati.

1940ko irailaren 9an Erantzukizun Politikoen Espainiako Auzitegiak  kargu publiko guztietatik kendu zuten, 1938an Gipuzkoako Batzordeak eginiko txostena ontzat emanda. Txosten hartan, Ezker Errepublikanoko kide izateaz eta "zuen ogibidea baliatuz baserrietan
ideologia haren propaganda egiteaz" akusatu zuten Gaudencio. Azkenik, 1943ko irailaren 21ean, urtebete lehenago, zehazki 1942ko irailaren 22an eskatutako indultua ukatu zioten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Donibane Lohizune (Lapurdi)
  • Data: 1936-09-20

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • ETXANIZ MAKAZAGA, J.M.: De Albéitares y Veterinarios municipales en el Valle del Iraurgi 1861 – 1990.. Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).

Oharrak:
Lapurdira egin zuen ihes, Donibane Lohizunera, eta handik gutxira Hegoaldera itzuli eta Lekeition jarri zen bizitzen.

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Ondasunen konfiskazioak

  • Egilea: Azpeitiko Gerrako Batzorde Karlista
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1937-07-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).

Oharrak:
1937.urte erdialderako Azpeitiko "Junta Carlista de Guerra" zelakoak konfiskatu egin zizkion "altzari, arropa, hegazti eta tresna guztiak, gutxi gorabehera 20.000 pta-ko baliokoak". Inaxita Bereziartuari eginiko elkarrizketan (Azpeitia 1936-1945 liburua) honek adibidetzat Gaudenciori etxea kendu ziotela aurkezten du.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Azpeitia Partidu Espetxea (Gipuzkoa)
  • Data: 1937-07-00

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Azpeitia Partidu Espetxea (Gipuzkoa) Gasteiz Espetxe Probintziala (Paz)
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Gasteiz Espetxe Probintziala (Paz) Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
1937ko uztailaren hasieran Azpeitira itzuli zen Gaudencio eta berehala sartu zuten herriko kartzelan.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1937-07-19

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Matxinada sustatzea ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua 2 urte 1938-11-22 [1]
Oharrak:

[1] - 2 urteko espetxe-zigorra eta "kargugabetzea" ezarri zizkioten.

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-23-2). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • 1723/38 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • Espedientea. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Indultu-espedientea).

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Gaitasungabetze profesionalak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1938-11-22

Frogaren elementuak

  • DAVILA, F. Presidencia de la Junta Técnica del Estado. Presidencia Junta de Defensa Nacional. Burgos. 1937ko martxoak 15. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-23-2). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).

Oharrak:
1937.urteko erdialderako, kendua zuten udal-albaitari kargutik. Hala ere, 1938ko azaroaren 22an 2 urteko espetxe-zigorra eta "kargugabetzea" ezarri zizkioten.

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1940-05-24

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/232).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).

Oharrak:
1940ko maiatzaren 24ean Azpeitiko Udal Epaitegiak errekerimendu-zedula bat igorri zion Gaudenciori eta 20 eguneko epea eman zioten 30.000 pta-ko isuna ordain zezan. Gipuzkoako Inkautazioen Batzordeak 1938ko ekainaren 8an ezarritakoa zen isuna. Gaudenciok errekurtso bat jarri zuen, egoera ekonomiko txarrean zegoela eta isuna txikitu ziezaiotela eskatzeko, "berak emaztearekin batera zuen alaba adingabearen mantenurako". 1940ko irailaren 9an Erantzukizun Politikoen Espainiako Auzitegiak 10.000 pta-ra murriztu zion isuna, baina kargu publiko guztietatik kendu zuten, 1938an Gipuzkoako Batzordeak eginiko txostena ontzat emanda.

Frogaren elementuak

  • DAVILA, F. Presidencia de la Junta Técnica del Estado. Presidencia Junta de Defensa Nacional. Burgos. 1937ko martxoak 15. Iturria: Aranzadiko artxiboa. - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-23-2). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • ETXANIZ MAKAZAGA, J.M.: De Albéitares y Veterinarios municipales en el Valle del Iraurgi 1861 – 1990.. Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).
  • 1723/38 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/232).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).
  • Espedientea. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Indultu-espedientea).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana