Oharrak:ez dago erabilgarri
Lagun-Onak kirol-klubeko presidentea errepublika-garaian, Inocencio “Elizbarrutiko Agintaritzak” Loiolako San Ignazioren ohorez 1933ko abuztuaren 1eko ekitaldi erlijiosoan Iñaki Deuna ereserkia abesteko jarritako debekuaren aurkako protesta baten bultzatzaile nagusia izan zen.
Protestarekin bat egin zezan Inocenciok Azpeitiko Udalera bidali zuen idatziaren arabera, salatutako gertakaria “gure euskal hizkuntza nazionalarekiko begirunerik ez izatea” zen. Abuztuaren 8ko saioan, udal-korporazioak protestarekin bat egitea erabaki zuen eta alkatea izendatu zuen “Elizbarrutiko Agintaritzari” kexa entregatuko zion batzordeko kide.
1936ko abuzturako Inocenciok armak hartuta zaintzaldiak eginak zituen Azpeitian, eta gero Bilbora ihes egin zuen. Bizkaiko hiriburuan Ertzaintzaren gorputz motorizatuan sartu zen, eta bertan erroldatuta egon zen Kantabrian 1937ko abuztuan atxilotu zuten arte.
Nahiz eta baldintzapeko askatasunean atera, tokiko erakunde frankisten koakziopean jarraitu zuen. Gidabaimenik ere ezin izan zuen lortu "aurrekari penalen ziurtagirian aurkako ohar bat zegoelako, errebeldeei laguntza emateko delituagatik".
Oharrak:
CPIBak 10.000 pezetaren ordainketarekin zigortu zuen.
Oharrak:
Kantabrian atxilotu zuten.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari laguntza | ez dago erabilgarri | Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1937-09-06 | ||||
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
El Dueso Espetxea | Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | 1938-08-24 |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | Sevilla Espetxe Probintziala | 1938-12-00 |
Oharrak:
1940ko apirilaren 15ean Sevillako Dos Hermanas herriko langileen batailoira eraman zuten (hiru zeuden herrian; La Corchuela, Los Merinales y El Arenoso). Urte bereko irailean baldintzapeko askatasunean geratu zen.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana