Oharrak:63 urte zituela hil zen.
Familia-harremanak:Seme-alabak: Imanol, Maria Dolores eta Rosario Olaziola Alegria
Zinegotzi nazionalista, hautagaitza baserritarraren ordezkaria, Batzokiko presidentea eta El Día egunkariko berriemailea, euskal nazionalsimoak Azpeitian izan zuen pertsonaiarik garrantzitsuenetako bat izan zen Antonino.
Gerra hasi ostean, 1936ko uztailaren 20tik 26ra, behin-behineko alkate izan zen; hala, berak idatzi zuen Errepublikarekiko atxikimendua eta “mugimendu sedizionistarekiko” aurkakotasuna adierazten zuen telegrama, Gipuzkoako gobernadore zibilari bidaltzeko. Era berean, Azpeitiko Defentsa Batzordeko kide izan zen, milizianoentzat ezarritako sukalde eta jangelen arduraduna.
1946ko uztailaren 14an, Antoninok ofizio bat bidali zien Burgoseko Gerra Ikuskaritzako agintari militarrei eta indultua eskatu zuen 1945eko urriaren 9ko dekretuaren berri izan ondoren. 1946ko abuztuaren 9an eman zioten indultua, nahiz eta desgaikuntza eta beste zigor osagarri batzuk mantendu.
Oharrak:
Lan egiten zuen eta larru ugari gordetzen zuen lokala konfiskatu zieten, matxinatuek eurentzako botak egiteko lapurtu zutena.
Oharrak:
Altxamenduaren tropak herrian sartzerako alde egin zuen, Bilbora lehenbizi eta Balmasedara gero, bertan atxilotu zutelarik.
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Logroño Espetxe Probintziala | Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga) | 1938-xx-xx |
Oharrak:
Logroñora eraman zuten uztailaren 29an; Presoak sailkatzeko Batzordeak erabaki zuen kartzelan utziko zutela eta epaiketa atzeratu, “Azpeitiko egungo alkateak eginiko akusazioak kontuan
harturik”.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Matxinada militarrari atxikitzea | Azpeitia (Gipuzkoa) | Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 30 urte (biziarteko zigorra) | 1938-03-26 | 6 urte, 1 egun | 1941-xx-xx | [1] | |
Oharrak: [1] - Biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten, bi zigor erantsirekin: "ikuskapen zibila eta erabateko desgaikuntzarena". |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Bilbo Espetxe Probintziala (Larrinaga) | 1938-xx-xx |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Logroño Kontzentrazio-esparru egonkorra (Errioxa) | Puerto de Santa María Espetxe Zentrala (Cádiz) | 1938-07-01 |
Oharrak:
Biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten, bi zigor erantsirekin: "ikuskapen zibila eta erabateko desgaikuntzarena". 1946ko abuztuaren 9an eman zioten indultua, nahiz eta desgaikuntza eta beste zigor osagarri batzuk mantendu.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana