Eleuterio Azpiazu Gómez

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Baztan (Navarra)
  • Jaioteguna: 1918-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Ebanista
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Ama: Isabel Gomez Azcune Anai-arrebak: Carmen, Kontxi, Roque eta Jose

Biografia:

Errepublika-garaian Jose Iturzaeta altzari-fabrikan eta Hijos de Andres Arruti enpresan aritu zen lanean, zurgintzan. Gerra hasi ondoren, zaintzaldiak egiten ibili zen, armatuta, Azpeitira errepidez sartzeko igarobaimenak kontrolatzen. Hala, soldata bat jasotzen zuen "izan ere, fabrika itxita zegoenez, dirua behar zuen jatekoa erosteko”.

1936ko irailaren 18an Bilbora egin zuen ihes, altxatutakoak Azpeitian sartzear zirela ikusita. Ez zuen batere diru-sarrerarik eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Laguntza Sailari esker iraun zuen, 1937ko martxoaren amaieran zulatzaileen batailoi batean sartu zen arte. Tropa frankistak Bilbon sartu baino lehenxeago, Eleuteriori zegokion kinta mobilizatu egin zuten eta infanteriako batailoi batera bidali zuten fusilari. Barakaldoko, Gallartako eta Ontongo (Kantabria) fronteetan ibili zen.

Ondoren, zulatzaileen batailoi batean egon zen erroldatuta, lubakiak egiten, harik eta 1937ko urriaren 21ean Pola de Cieron (Asturias) preso hartu zuten arte. Atxilotu eta Oviedoko espetxera eraman zuten eta, ondoren, Santoñakora. Santoñan zegoela, Presoak Sailkatzeko Batzordeak "C atalean" sailkatu zuen 1937ko amaieran, eta Bilboko Eskolapioen kartzelara eraman zuten handik gutxira.

1938ko ekainaren 25ean Eleuterioren aurkako urgentziazko prozesu sumarisimo bat abiarazi zuten, eta Ondarretako espetxera eraman. Auzi-ikerketan, Azpeitiko Falangearen eta Alkatetzaren txostenak, Jose Iturzaeta enpresaburuak eta Ramon Echaniz apaizak igorritakoak erabakigarriak izan ziren auzia artxibatzeko eta “C atalean" sailkatzeko erabakia zuzentzeko. Bai batzuek bai besteek adierazi zuten Eleuterio ideia nazionalistak zituen gaztea zela, baina "oso langilea" zela eta "gorriak agintean" izan ziren garaian, "jarrera pasiboa" izan zuela.

1939ko otsailaren 18an libre utzi zuten eta handik egun gutxira Iruñeko soldadugaien zerrendan sartu zuten. Maiatzaren 12an America 23.a infanteriako erregimentuan sartu zen eta Lekarozen jarri zen bizitzen. “Askatasun Zainduaren” zerbitzuaren kontrolpean egon zen 1945eko irailera arte.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-18

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-23-2). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Kontxi Azpiazu Gómez testigantza. Iturria: Senitartekoa. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Lekukotza).

Oharrak:
Bilbora ihes egin zuen, altxatuen tropak herrian sartzera zihoazela ikusita. Inolako dirusarrerarik gabe, Eusko Jaurlaritzaren Laguntza Sozialei esker biziraun zuen, 1937ko martxoaren amaieran zulatzaileen batailoi batean sartu zen arte.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Pola de Siero behin-behineko eta ebakuazioko Kontzentrazio-esparrua (Asturias)
  • Data: 1937-10-21

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Pola de Siero behin-behineko eta ebakuazioko Kontzentrazio-esparrua (Asturias) Oviedo Espetxe Probintziala
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Oviedo Espetxe Probintziala Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria)
Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Dueso Espetxe-kolonia (Santoña, Cantabria) Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).

Oharrak:
Santoñan atxikiturik zuten bitartean, Presoak Sailkatzeko Batzordeak "C atalean" sailkatu zuen 1937ko amaieran.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1938-06-25

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Auzitegi militarra Artxibatzea 1938-06-25 [1]
Oharrak:

[1] - 1939ko otsailaren 18an askatu eta egun gutxira, Iruñeko erreklutatze-bulegoan erregistratu zuten. Maiatzaren 12an, Infanteriako 23. erregimenduan (Amerika) sartu zen eta Lekarozen jarri zen bizitzen, non Zaintzapeko Askatasun zerbitzuare nkontrolpean egon baitzen, gutxienez, 1945eko irailera arte.

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

  • 15482/38 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-23-2). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Kontxi Azpiazu Gómez testigantza. Iturria: Senitartekoa. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Lekukotza).

Frogaren elementuak

  • 15482/38 Urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1945-1975. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-17713-23-2). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Espetxe-fitxa. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Espetxe-fitxa).
  • Kontxi Azpiazu Gómez testigantza. Iturria: Senitartekoa. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Lekukotza).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana