Jesús Odriozola Segurola

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1913-xx-xx
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Espartingilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Altxamendu militarra hasi ostean, Jesusek zaintzaldiak egin zituen armak hartuta Azpeitiko mendi aldeko hainbat tokitan. 1936ko irailaren 20an Saturraranera eraman zuten, eta gero Gernikara, eta han Itxarkundia batailoian erroldatu zen. Batailoi horretan anda-eramaile ibili zen hainbat frontetan (Otxandio, Urkiola edo Artxanda), 1937ko abuztuaren 26an Kantabriako Limpias herrian batailoi osoarekin batera atxilotu zuten arte.

40 egun kontzentrazio-esparru batean eman ostean, urtebete inguru egon zen Zaragozako 25. langileen batailoiaren bigarren konpainian preso. 1938ko abuztuan Zaragozako Presoen Batzordeak Azpeitiko Guardia Zibilari Jesusen aurrekarien informazioa eskatu zion, eta handik egun batzuetara Hermenegildo Calvo komandanteak Loiolako kuarteletan bere borondatez izena eman izana "egiazkotzat" ematen duten "zurrumurruen" berri eman zien. Edonola ere, aipatutako Batzordeak Jesus "C atalean" sailkatu zuen.

1939 hasieran Donostiako 11. Epaitegi militarrak aurretiazko eginbideak hasi zituen Jesusen eta beste 11 auzipeturen aurka, eta horregatik Bilboko Eskolapioen espetxera bidali zuten. Hala ere, Azpeitiko Udalaren nahiz Falangearen txostenek ezin izan zituzten Guardia Zibilaren txostenak aipatzen zituen zurrumurru haiek zehaztu. Beraz, 1939ko urriaren 6an espetxealdi arindua eman zioten auzia artxibatu ostean, eta bizitokia jarritako herritik ateratzeko debekua jarri zioten. 1939ko irailaren 28tik Ondarretako espetxean egon zen, eta urriaren 14an aske utzi zuten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: San Juan de Mozarrifar iraunaldi luzeko Kontzentrazio-esparrua (Zaragoza)
  • Data: 1937-08-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
BBTT 25

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Limpias
  • Data: 1937-08-26

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Auzitegi Militarra
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1939-xx-xx

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Ezezagunaez dago erabilgarriAuzitegi militarraBehin betiko artxibatzea1939-10-00

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Escolapios Espetxea (Bilbo, Bizkaia)Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)1939-09-28

Frogaren elementuak

  • 3592/40 Aurretiazko eginbideak. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Diligentziak).
  • 2044/39 Aurretiazko eginbideak. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Diligentziak).
  • Espedientea. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. GEZ 002832 (0082 expediente)). - (Espetxe-espedientea).

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • EGAÑA, I. (Zuz.): 1936, Guerra Civil en Euskal Herria. 8t. (2004). Iturria: Bibliografia. - (Bibliografia).
  • 3592/40 Aurretiazko eginbideak. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Diligentziak).
  • 2044/39 Aurretiazko eginbideak. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Diligentziak).
  • Espedientea. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. GEZ 002832 (0082 expediente)). - (Espetxe-espedientea).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana