Ciriaco Aguirre Cincunegui

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1894-08-00
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Industrialaria
  • Rola: Alkatea, Alkateordea
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:44 urte

Familia-harremanak:7 seme-alaba

Biografia:

1931ko apirilaren 17an hasi zen Azpeitian arlo publikoan lanean, Azpeitiko Udaleko 2. alkateorde izendatu zutenean. Alejandro Orbegozo eta Martin Oyarzabalekin batera, gutxiengo abertzaleko kide izan zen udalbatzan. Zerrenda bakarra zuen udalbatza hark eta karlismoari lotutako jendeak eta industria arlokoak ziren zerrendaburu. Handik bi urtera udal hauteskundeak egin zituzten, aurreko udalbatzak lege-dekretu bidez karguak utzi ondoren eta abertzaleek hartu zituzten libre gelditutako 16 zinegotzietatik 8.

Zinegotzi haien artean zen Ciriaco, 425 boto lortuta. Maiatzaren 10ean lehen alkateorde izendatu zuten eta lanpostu hori izan zuen 1934ko abuztuaren 23an dimititu zuen arte. Alkateorde zela, behin baino gehiagotan izan zen Udaleko ordezkari nagusi Jose Antonio Oyarzabalen ordez, garrantzi handiko garaietan, hain zuzen ere. Besteak beste, 1933ko uholdeek ekarritako kalteak kudeatzen, eskola publikoak prestatzen eta 1934ko udan Kontzertu Ekonomikoaren inguruko gatazkaren harira Donostian sortu zuten bitarteko batzordean ere aritu zen.

1936ko otsailaren 22an Udaleko ordezkari hautatu zuten berriro Fronte Popularrak irabazi ondoren. Estatu-kolpeak porrot egin eta Gerra Zibila hasitakoan, handik egun gutxira, uztailaren 23an, alkate izendatu zuten Ciriaco, Jose Antonio Oyarzabalek dimititu ondoren. Ordutik aurrera, Ciriaco izan zen Azpeitiko ordezkari gorena, harik eta matxinatutako tropak Azpeitira sartu eta atxilotu zuten arte.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea
  • Tokia: Azpeitia

Frogaren elementuak

  • 1301/38 urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Sententzia. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).

Oharrak:
CPIBk eta TRRPk 5.000 pezeta ordaintzera zigortu zuten.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1936-09-26

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Matxinada militarrari laguntzaez dago erabilgarriLarrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Gerra-kontseilua12 urte, 1 egun1937-06-142 urte1940-05-00 [1]
Oharrak:

[1] - Zehazki esateko, 1936ko uztailaren 24tik irailaren 20ra Azpeitiko alkate, Hornidura Batzordeko presidente eta Ordena Publikoaren Batzordeko kide izateaz akusatu zuten. Hala ere prozeduran adierazi zuten jokabide ona izan zuela, herriko jende eskuindarraren alde hainbat izapide egin zituela eta "Azpeitian izandako gertaerak garrantzi handirik gabekoak" izan zirela. Ciriacok, berriz, bere burua defendatzeko adierazi zuen Jose Antonio Oyarzabal falta zelako izendatu zutela alkate. Adierazi zuen, horrez gain, ahal zuen guztia egin zuela azpeitiarrek, ideologia batekoak edo bestekoak izan, "matxinatuen jazarpenik jasan ez zezaten eta atxilotuak izan ez zitezen". 1949ko maiatzean, Bilboko Gerra Ikuskaritzaren mendekoa zen Zigorrak Aztertzeko Gipuzkoako Batzordeak zigorra aldatu eta 2 urteko espetxealdi txikiko zigorra jartzea proposatu zuen. Handik gutxira aske utzi zuten.

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)1936-09-20

Frogaren elementuak

  • 1301/38 urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Sententzia. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • Espedientea. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. GEZ 02833 (0006 espedientea)). - (Espetxe-espedientea).
  • Espedientea. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Indultu-espedientea).

Oharrak:
Jatorria: Iruñeako Espetxe Zentrala / Aske: 1940-07-02

Frogaren elementuak

  • 1301/38 urgentziazko prozedura sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Agiritegi-dokumentua).
  • Ciriaco Jose Antonio Aguirrerekin batera Gerra Zibila hasi aurretik. Iturria: Senitartekoa. - (Argazkia).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Sententzia. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Epaia).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Espedientea. Iturria: Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH). (Ref. GEZ 02833 (0006 espedientea)). - (Espetxe-espedientea).
  • Espedientea. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Indultu-espedientea).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana