Victoria Arruti Iruretagoyena

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Donostia-San Sebasti├ín (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Biografia:

Ikerketa eta Zaintza Batzordeko Komisariako agenteek atxilotu zuten 1937ko irailaren 7an, 47 urte zituela. Hasieran, bizilaguntzat zituen bikote batek altxatutakoen aurka egindakoei buruz galdekatu zuten, baina galdeketa egin zion agenteak ondorioztatu zuen, Victoria Arruti “Fermin eta Bienvenida senar-emazteen oso laguna zela eta auzoan gorri samartzat zutela”. Ondoren, hainbat bizilagunek egin zuten Victoriaren aurkako deklarazioa, esanez, “tropa garaileak Donostian sartzean ukabila jaso eta gora Euzkadi oihukatuz agurtu zituela”. Horrez gain, esan zuten Victoria ere maiz joaten zela Larramendi kaleko CNTren zentrora, Fermin eta Bienvenida bezala, eta tropa faxistak sartzean "ibaira kutxa bat" botatzen ikusi zutela.

Gainera, “Guardia Cívica” zelakoak eta Donostiako Falangeak igorritako txostenek kalte handia egin zioten Victoriari. Falangearen txostenean jarri zuten auzipetuak esan zuela “herrena izan ez balitz frontera joango zela, gorriekin borrokara”. Hala, 1937ko abenduaren 14an, 6 urte eta egun bateko espetxealdi handira kondenatu zuten gerra-kontseiluan. Ebazpenean, “ukabila jaso eta Gora Euzkadi esanda matxinada sustatzearen delituari” eman zioten garrantzia.

Kartzelan zegoela bi aldiz eraman behar izan zuten ospitalera: 1938ko azaroaren 30etik 1939ko otsailaren 8ra lehenik, eta 1939ko irailetik 1940ko otsailera gero. Bi aldietan espetxera eraman zuten ospitaletik irtetean. Era berean, Zigorrak Aztertzeko Gipuzkoako Batzordeak ukatu egin zion zigorra aldatzeko eskaera 1940ko maiatzean eta 1943ko abuztuan. Hala, zer osasun-egoeratan zegoen eta "delituaren" arintasuna kontuan hartu gabe, kondena osorik bete behar izan zuen Victoriak, eta ez zuten aske utzi 1943ko irailera arte. 53 urte zituela irten zen espetxetik.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Poliziaren Erakunde Nagusia
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1937-09-07

Frogaren elementuak

  • AZPEITIA 1936-1945: Memoriaren izenak. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Ikerketa eta Zaintza Batzordeko Komisariako agenteek atxilotu zuten.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1937-10-00 / 1937-12-14

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Matxinada militarrerako asalduraez dago erabilgarriGerra-kontseilua6 urte, 1 egun1937-12-14

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)1937-09-08

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana