Juana Aranguren Olazabal

  • Egoera zibila: ez dago erabilgarri
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: Zerbitzaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:ez dago erabilgarri

Familia-harremanak:Ahizpa: Maria

Biografia:

Errepublika-garaian, Azpeitiko Lizarra hotelean aritu zen zerbitzari-lanetan. Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, Juana eta Maritxu ahizpa Gipuzkoako hiriburura joan ziren eta Londres hotelean lanean hasi ziren.

1938ko martxoaren erdialdean Espainiako Segurtasun Zerbitzuaren Buruzagitzaren mendekoa zen Ikerketa eta Zaintzako Komisariako bi agente familiako baserrira eta bi ahizpek Londres hotelean zituzten logeletara joan eta hainbat gutun, egunkari eta "gordeta zuten zilarrezko txanpon bat" konfiskatu zizkieten. Ondoren, martxoaren 23an, deklarazioa egin zuten biek Donostiako Ikerketa eta Zaintzako Komisarian eta adierazi zuten "adierazpen subertsiboak" zituen gutunetako baten egilea Maritxu zela. Juanaren logelan, berriz, agenteek Euskadi Roja, Euzkadi, Politika eta Le Sud-Ouest aldizkarien hainbat ale aurkitu zituzten.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Donostia
  • Data: 1936-09-20

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Oharrak:
Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, Juana eta Maritxu ahizpa Gipuzkoako hiriburura joan ziren eta Londres hotelean lanean hasi ziren.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Poliziaren Erakunde Nagusia
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1938-03-23

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Data: 1938-03-28

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Altxamendu Militarraez dago erabilgarriLarrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua)Gerra-kontseiluaAbsoluzioa1938-10-11 [1]
Oharrak:

[1] - Martxoaren 30ean instrukzio-epaile militarraren aurrean adierazi zuen "ideia politiko nazionalista samarrak" zituela. Horrez gain, Azpeitiko lagunak zituzten bi lekukok, Rosario Orbegozo Unanuek (herriko Círculo Tradicionalistako kidea) eta Antonia Azpiazu Olaizolak auzipetuen aldeko deklarazioa egin zuten eta esan zuten bi ahizpetako inork ez zuela inoiz nazionalista zenik aitortu eta ez zutela "Glorioso Movimiento" zelakoaren aurkako politikarik egin. Donostiako Falangeko arduradunek ere haien aldeko adierazpenak egin zituzten, esanez, "oso jokabide onekoak eta langileak" zirela. Azpeitiko agintari frankista gorenek, ordea, Roque Astigarragak (alkatea), Hilario Bereciartuak (Falangearen tokiko burua) eta Hermenegildo Calvok (Guardia Zibileko komandantea) egindako txostenetan adierazi zuten "Eusko Alderdi Jeltzaleko propagandista aktiboak zirela bi ahizpak, familia osoa bezala". Guardia Zibilaren txostenean, honako hau ere adierazi zuten: "Zurrumurruen arabera, etxean Eusko Alderdi Jeltzaleko pertsona gailenen bilerak egiten zituzten, batez ere, lagun arteko bilerak, eta S. Ignacio tertziokoak izateagatik gorrien eremura ihes egindakoen familiakoekin ere egiten zituzten bilerak". 1938ko urriaren 11n absolbitu eta aske utzi zuten. Epaian jarri zuten konfiskatu zizkieten aldizkari haiek izate hutsa "ez zela matxinada delitua, ideologia gorri - separatistaren erakusgarri baizik".

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)1938-07-02

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana