Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Ahizpa: Maria
Errepublika-garaian, Azpeitiko Lizarra hotelean aritu zen zerbitzari-lanetan. Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, Juana eta Maritxu ahizpa Gipuzkoako hiriburura joan ziren eta Londres hotelean lanean hasi ziren.
1938ko martxoaren erdialdean Espainiako Segurtasun Zerbitzuaren Buruzagitzaren mendekoa zen Ikerketa eta Zaintzako Komisariako bi agente familiako baserrira eta bi ahizpek Londres hotelean zituzten logeletara joan eta hainbat gutun, egunkari eta "gordeta zuten zilarrezko txanpon bat" konfiskatu zizkieten. Ondoren, martxoaren 23an, deklarazioa egin zuten biek Donostiako Ikerketa eta Zaintzako Komisarian eta adierazi zuten "adierazpen subertsiboak" zituen gutunetako baten egilea Maritxu zela. Juanaren logelan, berriz, agenteek Euskadi Roja, Euzkadi, Politika eta Le Sud-Ouest aldizkarien hainbat ale aurkitu zituzten.
Oharrak:
Altxatutako tropak Azpeitian sartu zirenean, Juana eta Maritxu ahizpa Gipuzkoako hiriburura joan ziren eta Londres hotelean lanean hasi ziren.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Altxamendu Militarra | ez dago erabilgarri | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | Absoluzioa | 1938-10-11 | [1] | |||
Oharrak: [1] - Martxoaren 30ean instrukzio-epaile militarraren aurrean adierazi zuen "ideia politiko nazionalista samarrak" zituela. Horrez gain, Azpeitiko lagunak zituzten bi lekukok, Rosario Orbegozo Unanuek (herriko Círculo Tradicionalistako kidea) eta Antonia Azpiazu Olaizolak auzipetuen aldeko deklarazioa egin zuten eta esan zuten bi ahizpetako inork ez zuela inoiz nazionalista zenik aitortu eta ez zutela "Glorioso Movimiento" zelakoaren aurkako politikarik egin. Donostiako Falangeko arduradunek ere haien aldeko adierazpenak egin zituzten, esanez, "oso jokabide onekoak eta langileak" zirela. Azpeitiko agintari frankista gorenek, ordea, Roque Astigarragak (alkatea), Hilario Bereciartuak (Falangearen tokiko burua) eta Hermenegildo Calvok (Guardia Zibileko komandantea) egindako txostenetan adierazi zuten "Eusko Alderdi Jeltzaleko propagandista aktiboak zirela bi ahizpak, familia osoa bezala". Guardia Zibilaren txostenean, honako hau ere adierazi zuten: "Zurrumurruen arabera, etxean Eusko Alderdi Jeltzaleko pertsona gailenen bilerak egiten zituzten, batez ere, lagun arteko bilerak, eta S. Ignacio tertziokoak izateagatik gorrien eremura ihes egindakoen familiakoekin ere egiten zituzten bilerak". 1938ko urriaren 11n absolbitu eta aske utzi zuten. Epaian jarri zuten konfiskatu zizkieten aldizkari haiek izate hutsa "ez zela matxinada delitua, ideologia gorri - separatistaren erakusgarri baizik". |
Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
---|---|---|---|
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | 1938-07-02 |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana