Oharrak:ez dago erabilgarri
Emakume erakundeko militantea. Azpeitiko Guardia Zibilak atxilotu eta galdekatu egin zuen 1938ko apirilaren 13an, hainbat herritarrek haren aurka salaketa jarri ondoren. Nuarbe auzoko parrokoaren eta alkate ohiaren etxean 1936ko abuztuan oiloak lapurtzeaz akusatu zuten Gloria. Gloriak aitorpenean adierazi zuen Anastasio Errasti "Achero" eta Jose Maria Garmendia "Koipe" azpeitiarrek bera eta Maria Altuna laguna haien autora sartzera gonbidatu zituztela eta Nuarbe auzora joan zirela.
Auzipetuaren arabera, “enkargu bat egitera joan ziren mutilak” eta neskak autoan gelditu ziren, eta ez zekiten konfiskatze haiek gertatu zirenik. Hala ere, Guardia Zibilak Donostiako instrukzio epaitegiari jakinarazi zion ustez konfiskatzeetan parte hartzeaz gain, mobilizatutako milizianoentzako sukaldari-lanetan ibilia zela Gloria Azpeitian. Azpeitiko Falangeko buru Hilario Bereciartuak eta Roque Astigarraga alkateak ere igorri zituzten txostenak, eta auzipetuak nazionalisten aldekoak zirela nabarmendu zuten. "Separatista asaldatuak” zirela adierazi zuten, eta atxilotutakoek Nuarbeko konfiskatzeetan parte hartu zutela ziurta zezaketen lekukoak ere proposatu zituzten.
Ondarretako espetxera eraman zuten, eta 1938ko azaroan instrukzio epaile militarraren aurrean deklaratu zuten. Salaketaren arrazoi ziren konfiskatzeei buruz aurretik Azpeitiko Guardia Zibilaren aurrean aitortutakoa berretsi zuen. Horrez gain, Gloriak aitortu egin zuen Emakume erakundeko kidea zela, Mariak bezala, baina milizianoentzat jarritako sukaldeetan lanean aritu besterik ez zela egin adierazi zuen. Azkenean, 1939ko urtarrilaren 10ean 4 hileko atxiloaldi handira kondenatu zituzten Gloria eta Maria. Hala ere, aske utzi zituzten, epaimahaiak adierazi baitzuen zigorra betea zutela prebentziozko espetxealdia eginda.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lapurreta | ez dago erabilgarri | 4 hilabete | 1939-01-10 | [1] | |||||
Oharrak: [1] - Aske utzi zuten, epaimahaiak adierazi baitzuen zigorra betea zuela prebentziozko espetxealdia eginda. |
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana