MarĂ­a Arrieta Zubimendi

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Azpeitia (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Erakunde politikoa: EAB

Oharrak:25 urte 1937an

Familia-harremanak:Ahizpa: Maximina

Biografia:

Azpeitiko Etxezuri baserrikoa zen. Mariak 25 urte zituen 1937ko uztailaren 7an Azpeitiko Guardia Zibilak Maximina ahizparekin batera atxilotu zuenean. Haien aurkako salaketa Azpeitiko Margarita Rosario Echevarria Altamira, Ignacia Bereciartua Azpiazu eta Pilar Aguirre Perezek jarri zuten.

Salatzaileen arabera, Arrieta Zubimendi ahizpak “ekintzako nazionalistak ziren, azken hauteskundeetan propaganda egin zuten, herri horretan gorri separatisten agintaldian milizianoei jaten eman zieten, Espainiaren eta Margariten Elkartearen aurkako oihu iraultzaileak egin zituzten eta salatzaileak atxilotzean ere parte hartu zuten”. Salaketa horiek berretsiz, Azpeitiko alkateak (Roque Astigarraga), Azpeitiko Junta Carlistako ordezkariak (Julian Orbegozo Embil), eta haren anaiak (Casto Orbegozo), txosten bat egin zuten uztailaren 13an, eta bertan, Maria "nazionalista asaldatua eta aktibista propagandista" zela zioten.

Ondarretako espetxera eraman zuten. Uztailaren 22an Mariak epaile militar instruktorearen aurrean berretsi zuen Azpeitiko komandantzian atxilotu zuten egunean bertan egindako aitorpena. Bertan, Emakume Abertzale Batzan afiliatuta zegoela onartzen zuen, eta gerra hasitakoan milizianoentzako jangeletan zerbitzua eman zuela. Aldiz, ukatu egiten zuen hauteskunde-prozesuetan propaganda nazionalistarik egin zuenik, esaterako, Espainiaren aurkako "oihu iraultzailerik" egin zuenik. Era berean, salatzaileen atxiloketetan ez zuela parte hartu esan zuen. Salaketa horiei erantzuna emateaz gain, 1936ko irailaren 19an tropa faxistak berehala sartuko zirela eta Azpeititik ihes egin izanaren inguruan galdekatu zuten, eta Bilbon, Gernikan, Algortan eta azkenik Balmasedan zer egin zuen, han ere kuarteletako milizianoek zerbitzuak eman baitzituzten Bizkaiko frontea erori eta Azpeitira itzuli ziren arte.

Salaketen larritasuna zela eta, Donostiako epaitegi militarrak Azpeitiko epaitegiari eskatu zion bigarren aldiz aitorpena hartzeko salatzaileei. Urrian haiek salaketa berretsi zuten, Rosario Echevarriak izan ezik, hark atzera egin zuen. Hala ere, Pilarrek eta Ignaciak gertakarien azalpena aldatu egin zuten, eta oraingoan, atxiloketan salatuak izandako inplikazioari zegokionez, ez zuten esan ziurtasunik zutenik haren inplikazioaz, baizik eta parte hartu zuela uste zutela "susmoagatik, jendeak aipatzen zuelako".

Era berean, eta salatzaileak ziotenaren aurka, Azpeitiko bi bizilagunek, Vicente Arrue Arzuagak eta Julian Elorza Aizpuruk, prozesatutako bi ahizpen aldedeklaratu zuten. Haien testigantzetan esan zuten Maria "aurrekari moral nahiz erlijioso oneko neska" zela, eta propagandista nazionalista izan zenik ez zekitela.

Edonola ere, 1938ko maiatzaren 21ean, baldintzapeko askatasuna eman eta hilabetera, Maria delitu-ekintza guztietatik absolbitu zuten. Epaile militar instruktoreak egindako idatzian zehazten zuenez, "oinarri gutxikoak ziren salaketak", eta "nahikoa zigor jaso zuen" prebentziozko espetxean emandako denborarekin Emakume-ko afiliatua izateagatik eta Fronte Popularraren alde sukaldean zerbitzuak emateagatik.

Bestalde, 5.000 pta-ko isuna jarri zioten Mariari 1938an, 10 hilabetez behin-behineko kartzelaldian egon eta gerra-kontseiluan absolbitu zutenean. Azpeitiko Emakume Abertzale Batza erakundeko kide izateagatik eta milizianoentzako jantokietan zerbitzari-lanetan ibiltzeagatik jarri zioten zigor ekonomikoa. 1940an zigorra berrikusteko errekurtso bat abiarazi eta Mariak azaldu zuen bere amak hainbat ofizial erreketeri babesa eskaini ziela Azpeitia erori ondoren, eta familiako tabernan, Etxezurin, Falangearen gizarte-laguntzarako egoitza eduki zutela hainbat hilabetez, Nicolas Ucinen zuzendaritzapean. Azkenik, 1940ko uztailaren 11n 750 pta-ra jaitsi zioten zigorra.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Espainiako estatua
  • Tokia: Bilbo
  • Data: 1936-09-19

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).

Oharrak:
Faxistak berehala sartuko zirela eta Azpeititik ihes egin zuen Bizkairuntz.

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Gerra-presoak

  • Egilea: Guardia Zibila
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1937-07-07

Frogaren elementuak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1937-07-22

Delituak

DelituaDataTokiaProzesamenduaIgorleaKondenaEpaiaren dataKondena kommutatuaKommutazio dataOharrak
Oihu subertsiboakez dago erabilgarriAbsoluzioa1938-05-21 [1]
Oharrak:

[1] - Edonola ere, 1938ko maiatzaren 21ean, baldintzapeko askatasuna eman eta hilabetera, Maria delitu-ekintza guztietatik absolbitu zuten. Epaile militar instruktoreak egindako idatzian zehazten zuenez, "oinarri gutxikoak ziren salaketak", eta "nahikoa zigor jaso zuen" prebentziozko espetxean emandako denborarekin Emakume-ko afiliatua izateagatik eta Fronte Popularraren alde sukaldean zerbitzuak emateagatik.

Gatibualdiko mugimenduak

Jatorri zentroaHelmuga zentroaIrteera dataSarrera data
Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).
  • Epailearentzat gutuna. Iturria: Bibliografia. - (Korrespondentzia).

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak > Zigor ekonomikoak

  • Egilea: Ondasunak Konfiskatzeko Batzordea
  • Tokia: Azpeitia
  • Data: 1938-06-00

Frogaren elementuak

  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).

Oharrak:
5.000 pta-ko isuna jarri zioten Mariari 1938an, 10 hilabetez behin-behineko kartzelaldian egon eta gerra-kontseiluan absolbitu zutenean. Azpeitiko Emakume Abertzale Batza erakundeko kide izateagatik eta milizianoentzako jantokietan zerbitzari-lanetan ibiltzeagatik jarri zioten zigor ekonomikoa. 1940an zigorra berrikusteko errekurtso bat abiarazi eta Mariak azaldu zuen bere amak hainbat ofizial erreketeri babesa eskaini ziela Azpeitia erori ondoren, eta familiako tabernan, Etxezurin, Falangearen gizarte-laguntzarako egoitza eduki zutela hainbat hilabetez, Nicolas Ucinen zuzendaritzapean. Azkenik, 1940ko uztailaren 11n 50 pta-ra jaitsi zioten zigorra.

Frogaren elementuak

  • Eusko Gudarostea: eusko abertzaleak, armak eskuan, Espainiako militarren altxamenduaren aurka. Azpeitia, 1936. Iturria: Bibliografia. (Ref. 2967/38 urgentziazko prozedura sumarisimoa (AIRMN)). - (Bibliografia).
  • Azpeitia 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. 978-84-944251-4-1). - (Bibliografia).
  • AGA (Justizia atala)/AGA Justizia (Erantzukizun Politikoen Auzitegi Nazionala; esp. 75/262).. Iturria: Administrazioaren Artxibo Orokorra (AAO). - (Erantzukizun Politikoen Epaitegi Nazionalaren Espedientea).
  • Gobernu-informazioa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). - (Gobernu Militarraren Txostena).
  • Epailearentzat gutuna. Iturria: Bibliografia. - (Korrespondentzia).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana