Azpeitiko oroimenaren webgunea aurkeztu dute udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak

Gaur gaurkoz, 777 biktima identifikatu dituzte Azpeitian giza eskubideen urraketengatik. 598 gerra garaitik 1959. urtera bitarteko biktimak dira, eta 179 biktima 1960. urtetik aurrerakoak. Biktima horiek guztiak aurki daitezke udalak eta Aranzadik gaur aurkeztu duten webgunean.

Gaur, ostirala, Azpeitiko oroimenaren gunea aurkeztu dute Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak, Basazabal jauregian. Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eman dio hasiera aurkezpenari, eta hark adierazi du “oroimenaren baitan, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko konpromisoaren baitan, beste pauso bat” eman duela Azpeitiak. Alkatearen hitzetan proiektuaren helburua “orain arteko lan guztia bilduko duen ataria” sortzea da. “Herritarek ikus eta kontsulta dezaketen ataria da. Orain arteko ikerketa guztiak liburuetan bildu ditugu udalak eta Aranzadik, epeka, eta herritarren artean historia zabaltzeko ariketa egin dugu”, azaldu du Nagore Alkortak. Haren arabera, ordea, historia ez da “gauza geldi bat”, aldatzen doa. “Oraindik behar baino gehiago kostatzen zaigu herritarroi gure familietako pasarte gordinenak kontatzea eta azaleratzea. Horregatik doaz gaur egun ere kasuak agertzen, horiek argitzen eta dokumentuak azaltzen”, erantsi du alkateak. Azpeitiko Udalak herriaren memoria osatzen joateko “konpromiso osoa” dutela azaldu du alkateak, eta hori horrela, liburuetatik haratago, egunez egun osatu daitekeen webgunea egin dute elkarlanean. Gehiago irakurri .

Iruzkina egin

Zure email-a ez da argitaratuta izango.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana